Eraikiz kolektiboan eraiki nahi dugu espazio bat zeinean feminismoak, arteak eta ekintza sozialak adierazpen modu alternatiboak sortuko dituzten.
Gure helburu nagusia sorkuntza artistikoaren bidezko boteretze pertsonal eta soziala sustatzea da, emakume sortzaileei elkarlanerako proiektu bat proposatuz, hausnarketa feminista eta bere sorkuntzaren bidez emakumeak gure gizartean pairatzen duen diskriminazioa ikustarazteko.
Erakusketa: erakusketa Oihana Garmendiak eta Itziar Morenok egindako 25 lanez osatuta egongo da, artean euren boteretze pertsonal eta sozialerako tresna aurkitu dutenak.
Bisitaldi gidatua: erakusketa dirauen bitartean bisitaldi gidatu bat egingo da zeinean hausnartu emakumearen gorputzak pairatzen duen indarkeriaz, berau borrokarako lehen eremua bilakatzen delarik.
Zelan eraikitzen den emakumea, mundua ikusteko eta sentitzeko modua. Herentzian jasotakoa zalantzan jartzearen eta identitate berriak nola eraikitzearen inguruan hitz egingo dugu, emakume bakoitzaren beharrei, ametsei eta proiektuei lotuta.
Mahai ingurua: erakusketa dirauen bitartean mahai inguru bat burutuko da. Jarduera hau artea adierazpen, boteretze eta ekintza sozialerako tresna bezala duen garrantziari buruz hausnartzea du helburu.
Honen bitartez artearekin, aktibismoarekin eta feminismoarekin lotura duten emakumeek euren esperientziak eta hausnarketak elkartrukatu ditzaten bilatzen dugu.
ARTibismo feminista (YouTube)
Informazio gehiago:
e-mail: info@eraikiz.org
Tfno.: 657 736 023/ 665 731 943