Feminismoa interpretazio marko bezala eta Artea isolamendua apurtzeko eta ekintzara pasatzeko bitarteko bezala.
Historian zehar emakumeak, bere aniztasunean, euren eskubideen aldeko aldarrikapenerako eta borrokarako hainbat molde erabili dituzte.
Artea, non emakumeak oso gutxitan izan diren aitortuak, erabili izan dute euren kontra eragiten duten indarkerien inguruko kontzientziaziorako eta hau erakusteko modu bezala.
Feminismoaren ikuspuntutik artea eta aktibismoa esanahi berria hartzen dute.
Hizkuntza propio bezala artikulatzen da.
Jatorri eta maila sozial ezberdin guztietako emakumeen borrokara lotuta.
Artibismo feminista baztertuta dauden emakumeen bozgorailu bihurtzen da. Indarkeriaz eta gordintasun osoz isilarazten direnak.
Arteak espazio elkarbanatuak sortzen ditu. Artistaren bere barneko gatazka txikienetik, patriarkatuaren mesedetara isildutako gatazka sozial garrantzitsuenera.
Emakumeen aurkako indarkeria eta berdintasun ezaren ulermena errazten duen hizkuntza da.
Banakako esperientzia anplifikatzen du hirugarren espazio hori sortuz: ikuslea hausnarketa eta ekintza transformatzailearen subjektu bilakatzen den hori.
Artibismoan emakumeek batak besteak irudikatzeko bitarteko bikaina topatzen dute.
Arteak planetaren zabaltasunean mantentzen diren zapalkuntza molde anitzak ezagutu eta ezagutaraztea ahalbidetzen dio emakumeari.
Helburu berarekin identifikatzen gaituen SORORITATEZ betetako jardun batean bilakatzen da artelana: Askatasuna.
Artibismoak artistaren gorputzean bertan du adierazpen plataforma garrantzitsuena:
- Gorputza konkista eremu bezala.
- Gorputza borrokarako arma bezala.
- Gorputza bake lurralde bezala.
Gorputzez, ahotsez eta eskuez oihartzuna izan nahi dugu. Artea sortzen duten emakume guztien oihartzuna. Artea erresistentziarako, eraldaketarako eta iraultzarako, azken hau feminista izango delarik, edo ez dena izango.