Identidad
David Walker
Nortasuna

Feministak gara: ¿Nola EZ? Bizitzea egokitu zaigun denborarekin eta pertsonekiko konpromisoa hartzen dugu.

Sororitatea eraikitzen dugu: “Zure emakume izate hutsagatik onartzen zaitut, laguntzen zaitut, sostengatzen zaitut”.

Berrikuntzaren aldeko apustua egiten dugu, “egiteko beste modu bat” badagoela uste dugulako.

Elkarlana eta elkartasuna sustatuz, lidergo kolektiboak eraikitzen.

Jasangarritasunaren eta kontsumorako eskubidearen aldeko apustua egiten dugu, pobrezia, gabezia eta kontsumismoaren aurrean.

Funtsezkoa iruditzen zaigu zalantzan-jartze positiboa, hausnarketa kritikoa, auto-elkarezagutza eta autodeterminaziotik egindako pentsamoldearen deseraikitzea eta berreraikitzea.

Baikorrak gara eta barre egitea maite dugu. Zoriontasuna eta askatasuna bilatzen ditugu. Horretan ari gara.